martes, diciembre 23, 2008

Berdintasuna gizonen erronka ere bada

Emakundek urte bete darama Gizonduz ekimen aintzindaria sustatzen. “Berdintasunak gizonago egiten zaitu” lelopean, berdintasuna eta genero gaiekiko gizonen konpromisoa lantzea du helburu. Azken urratsa, Euskal Herriko aitei balio ez sexistetan sentsibilizatzeko materialekin osaturiko motxilak oparitzea izan da.

FRIDA

Emakunderen datuen arabera, genero kontuekin lotura duten hitzaldi, ikastaro zein masterretara gizonen partaidetza ez da ezta %10era heltzen. Gaur egun, gizarteak berdintasun printzipioa onartu egiten du, baina ideia horrek ez du konpromiso aktiborik eragin gizonen artean. Baina kontua zera da: genero berdintasunaren alde egitea emakumeen eskubideak bermatzeko modua izan ez ezik, gizonentzat ere onuragarria izan da eredu maskulino tradizionala kolokan jartzea. Hain zuzen, ideia hori du oinarrian Gizonduz-ek, Emakundek iragan urtean martxan jarritako ekimenak. “Gizarte sexistak ezartzen dituen rol eta estereotipoek, pertsonek beren ahalmenak garatzea oztopatzen dute. Berdintasunak pertsona hobeak egiten gaitu eta, neurri horretan, gizonak gizonago”, azaldu du Ander Bergara Gizonduz- eko koordinatzaileak.

Euskadin egon bazeuden gizontasunaren inguruan hausnartzen zebiltzan gizon talde zein adituak, baina EAEko gobernuak gizonei zuzenduriko genero politikak sustatzea zerbait aitzindaria da. Izan ere, horrelako egitasmorik ez zen ezagutzen orain arte. Salbuespena genuke Berdintasunaren Aldeko Gizonen Saila, 1999. urtean Jerez de la Fronteran (Kadiz) erakunde publikoek abiarazitakoa.

Segi irakurtzen!

No hay comentarios: