sábado, marzo 27, 2010

Ahotik at-en elkarrizketa

Hurrengo elkarrizketa EGK-ren (Euskadiko Gazteriaren Kontseilua) aldizkarirako egin didate. Bi emakume gazte eta kazetari genero ikuspegia duen kazetaritzari buruz hitz egiten egon gara:

“Komunikabideak gazteei buruz aritzen dira, gazte horien generoa kontutan hartu gabe, eta genero ikuspegia funtsezkoa da errealitatea ulertzeko"


Telebista piztu eta... gizonentzako desodorante baten iragarkiak erasan nau: fl ishfl ish egin eta emakume guztiak bere oinetara ditu. Ez ote dago horrelako desusaingarririk emakumeentzat? Emakumeentzako desodoranteak semealabek gure besapea musukatu ahal dezaten omen dira...

Komunikabideetan eta, batez ere, publizitatean, rol oso tinkoak mantentzen dira eta begirada guztiz androzentrikoa da. Emakumeentzat soilik feminitatearekin lotzen diren produktuak zuzentzen dira: kosmetika, konpresak eta garbitzeko produktuak. Emakume zein gizonek kontsumitzen dituzten produktuen iragarkiak, berriz, gizonei zuzenduta daude gehien bat (edariak, kotxeak…); gizona baita gizarte patriarkal honetan zentroa, izaki unibertsala. Iragarkietan islatzen den arrakasta kontzeptua ere maskulinotasunaren balioei argi lotuta dago.

Segi irakurtzen! (3. orrialdean)